Angel Erro.
JIRA

Imintzioka

2017ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Ohartzerako, kontuz egoten ez bazara, arreta gabe ibiliz gero, nazioarteko politika, edo politika oro har, imintzio kontu soila bilakatzen zaizu, oso ongi jakin gabe noiz utzi zenion azterketa sakona egiten duten artikuluak irakurtzeari edo beharbada egunkariek eta telebistako saioek (clickbait-aren lehia betean) noiz hasi ziren zure arreta desbideratzen eta, hitz eta jestuen atzean dauden asmo eta interesetatik aparte, handikien aurpegiera, imintzio, keinu, erdeinu eta jarreretara arreta eramaten.

Tentagarria da, eta lagunen arteko edo kaleko solasetan oso emankorra, erreparatzea Donald Trumpek Montenegroko lehendakariari bultzaka nola kokatu den lehen lerroan argazkirako, lehenari Bergoglio Erromako apezpikuak nola begiratu dion, irribarreak xuhurturik, Macron presidenteak nola mendeku hartu dion elkarren eskua estutzean estatubatuarrarena askatu nahi ez zuenean, eta emazteak, berriz, nola izkin egiten dion, esaterako, hegazkin ofizialetik jaistean. Tentagarria bezain dibertigarria izan daiteke egoera horietan aurreko karguduna nola moldatzen zen gogoratu eta konparatzea, baina ez gaitu oso urrutira eramaten eta kezkatuta nago nola nagusitzen ari den maitagarrien ipuinetako azterketa estiloa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.