Angel Erro.
JIRA

Murgilaldia

2017ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Henrike Knörrek R. M. Azkueren pasadizo hau kontatzen zuen eskolan: 87 urterekin, Bilboko errekaren ondoan paseoan zebilela, uretara erori zen. Agure bat, eta gainera apaiza, horrelako ataka larrian ikusita, berehala egon zen laguntzera errekara buruz bota zena. Azkuek laguntza uxatu zuen haserre antzo; Lekeitioko semea izanik nola ez zuen igerian jakinen. Ez zen itota hil, hortik egun batzuetara Ibaizabalek pozoituta baizik.

Ez dira ito, ezta hil ere, baina bai Ibaizabalen pozoitu (edo, hain dramatiko ez paratzeko, leptospirosiaz kutsatu) joan den maiatzeko triatloian parte hartutako kirolarietatik hiru. Badaezpada, bertan behera utzi dute (edo, hain dramatiko ez paratzeko, atzeratu) uztailaren 2rako errekan programatutako igeriketa proba bat. Juan Mari Aburto alkatea ez da Lekeitioko semea, baina uxatu nahi izan ditu mizkinkeriak, eta Ibaizabaleko uretan kezkarik gabe murgil eginen litzatekeela esanez bere burua bota du, momentuz bakarrik hitzez, baina gogora ekarriz, niri behintzat, Fraga eta enbaxadore estatubatuarra Palomaresen pulunpaka.

Bilbo ez da garai batekoa, bertako kutsadura ere ez, baina argi dago lurralde bati, hiri bati, aurpegia garbitzeaz gain (eta lehenago), zainak araztu behar zaizkiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.