Angel Erro.
JIRA

Inkestak

2014ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Asteburu osoan navarrometroa hizpide izan dugu denok, nafar izan ala ez. Sinesgarria ote den, joera bat markatzen ote duen, Basque Culinary Centerretik pasatu gabeegia ote dagoen, sukaldatu aditzaren inguruko ohar filologiko batzuekin batera, bestela ez baikinen taxuzko euskaldunak izanen.

Inkestari zirrikitu guztietan akatsak bilatu nahi izan zaizkio. Inon ez dut aipaturik ikusi nik garrantzitsutzat jotzen dudan xehetasun bat. Inkesta aurrez aurre egiten zen, etxean burututako galdetegi bati erantzunez.

Nik telefonoz erantzun ditut beti horrelakoak; behin bakarrik buruz buru. Espainiako Estatistika Institutuak gutuna bidali zidan, duela hilabete bat, etxera inkestagile bat bidaliko zidatela eta hari harrera ez egiteak zigorra lekarkeela abisatuz. Hortik egun batzuetara, etxekoandre itxurako andre maitagarri batek atea jo zidan osasun esparruko nire ohiturei buruz galdezka. Galdera bakoitza gaitzespen bat zen, nire aztura ez osasungarrien kontra. Anitzetan gezurra esatea beste irtenbidea ez nuen izan nitaz gehiegi kezka ez zedin.

Ez dut pentsatu nahi noraino irits nintekeen andre lan seguruenik behin-behineko eta gaizki ordaindu horretarako kualifikatuegi horrek politikaz galdetu izan balit.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.