Angel Erro.
JIRA

Gainkostua

2015eko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Lehen aldiz gertatu da. Notizia irakurri eta sinesgaitza gertatu, ondorioak ongi nola neurtu jakin ez, inortxok ez daki nola beretu. Alfonso Alonso jarduneko Osasun Ministro eta errima hoskide ibiltariak bere poltsikotik ordaindu beharko du (beste zazpi zinegotzirekin batera), Gasteizko alkatea zela, hiritarren diru kutxa publikoari (eta enpresari baten mesede) eragin kaltea. Eraikin bat bere saleroste prezioaren doblean, udaletxearen teknikariek aholkatutakoaren kontra, hogei urteko alokairuan tematzeagatik. Argi dirudi enpresaria saritu nahi zutela batek daki zergatik.

Dardaran hasi beharko lirateke kargudun politiko gehienak —baina, deitu nazazue irudimen gutxikoa, ez ditut hala imajinatzen—. Denok ezagutzen ditugu adibideak, non politikarien erabaki arinek zamatu dituzten aurrekontuak gero herritarrei onurarik ez dakarkien obra megalomanoekin. Merke atera ohi da garesti ordaintzea, negozioa betikoekin adostea, dirua inorena ez balitz bezala jardutea edo, okerrago dena, zuzenean zuretarrena, comme il faut, eta horregatik lotsagabeki haien interesen alde egitea. Non eta Gasteizen, non Alonsoren ordezkoa behartsuek eragin diru txikiaren galerak hainbeste kezkatzen duen, diru handiarena estaltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.