Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Estandartea

2016ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Karlos Urquijok adore harroz eta xut-xutik darama euskararen inguruko ustezko lege-hausteak salatzeko estandartea. Inoiz ez du gaztelaniaren gehiegikeria bakarra salatu: gaztelania amabirjina bera baino aratzagoa delako izango da.

Bi mende eta erdi Manuel Larramendi jaio zela. Urquijo bezalako fatxatu askok egiten zion euskarari gotorretik kontra, eta astakirtenen astazama eta arrantzak eramateko, ironia baliatzen zuen. Ezagutzen zaion tripak barrez lehertzerainoko trufa goxoena, bere hiztegian eman zuen hainbat etimologia asmatu, hitz erdaldun askok jatorri euskalduna zutela frogatuz. Adibidez, estandarte. Soldadu batek —hor sartzen da Urquijo— xut-xutik eraman behar izaten du estandartea bataila osoan, haren indarrek eztanda egin eta ziplo erori arte. Hau da: eztandu arte. Hortik omen estandarte.

Urquijok laster galduko omen du estandartea—egia izango ahal da—, baina ez eztanda egin duelako: halakoek ez dute sekula etsitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.