Angel Erro.
JIRA

Txotxongiloena

2016ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Madrilgo txotxongiloen auziak hainbat irakaspen utzi dizkigu, eta nago, kasua oraindik luzatuko denez, beste hainbeste utziko dizkigula oraindik ere. Erakutsi digu, esaterako, ETA —dagoeneko zalantzarik gabe— adierazle hustu bat dela, esanahiaz gabetua, Espainian beti agindu dutenek Espainiak bere horretan (bat eta urdina) iraun dezan edozein edukiz bete dezaketena, unean uneko mehatxuei aurre egiteko aitzakian, begien bistako errealitatea (edo fikzioarekiko muga) nahi beste bortxatuz, behar bada, egiagile bakarrak izatearen nagusikeriarekin. Erakutsi digu boterea galdu izanari uko egiten diotenen eraso desestabilizatzaileak nola ez kudeatu, gure hemengo egoeretan aplikagarri gertatuko balitzaigu.

Roscoe Arburcklek, zinema mutuaren hastapenetako izar komikoak, Buster Keaton begikoari ikasbidea eman nahi izan zion: filmak egiterakoan inoiz ez ahazteko publikoaren adin mentala 12 urtekoa zela. Keatonek ez zion kasurik egin eta beti saiatu zen batezbestekoa igotzen.

Egunotan maiz aditzen dut, bidezkotzat jotzen den jarrera ez defendatzearen aitzakia moduan, herritarrekin egin beharreko pedagogiaren leloa. Hamabi urteko umeentzako trikimailuak jendea heldua balitz bezala tratatuz deuseztatzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.