Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Kokoloarena

2016ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Pokerreko jokalariek badute hausnarketa moduko ditxo bat bizitzaren alor askotarako ere balio duena, ez kartetarako bakarrik: partida guztietan dago kokolo galtzaile bat, eta kartetan hasi eta jokoaren lehen joan-etorrietan deskubritzen ez baduzu nor izango den kokoloa, zaude ziur: besteek bai, besteek deskubritu dute zuk dauzkazula galtzaile izateko txartel guztiz gehienak, eta ez dute zu hondoratu arteko onik izango. Hauteskunde garaiak, konpetentzia ardatz eta motore duten zereginak, karrera baten gisako giza ekimenak...Poker-partidak balira bezala hartzen badira, zuhurrena da kokoloa zein izango den ahalik lasterren erabakitzea. Oso da krudela garaipenaren eta porrotaren zabua, eta inork ez baitu kokolo gisa gelditu nahi, galtzailerik galtzaileenak ere euskarriren bat bilatzen du bere porrota zuritzeko. Baita biluzik gelditu bada ere, diru, arropa eta zeukan guztia, malkoak ere barne,joko-mahaian utzi eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.