Angel Erro.
JIRA

Jostuna

2017ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
PSOEk bizi duen krisian, Mariano Rajoyri ezezko biribila ematetik abstentzio biribilagoa ematera pasatzeak ekarri dien barne hausturaren istorioan (non idazkari nagusi baten kargutik kentzea faszikuluka ikusi ahal izan dugun eta bidean nola bihurtu den sistemaren aurkako matxino bat, herriz herriko kanpaina baten bidez idazkaritza nagusia berreskuratzeko planekin eta guzti) atal berri bat idatzi du Patxi Lopez lehendakari ohiak. Edo idatzarazi diote.

Bere burua aurkeztu du alderdia zuzentzeko («alderdia josteko»), parlamentuko burua izan den hilabeteetan autoritate eskasa erakutsi arren. Karguan aurrekoak, Pedro Sanchezek (gerora jakin dugu) bere oraingo etsaiarekin, Susana Diaz Andaluziako presidentearekin, hitzartua zuen idazkari nagusia izateko aurkeztuko zuela bere burua, baina behin-behineko, edonola ere Espainiako presidentea izateko hautagaitza aurkeztu gabe. Traizioa egin zionean ezagutu genuen hitzarmen sekretua. Oraindik ez dakigu Susana Diazek eta Patxi Lopezek zer hitzartu duten, andaluziarrak lehenago gertatuarekin lezioa ikasi duen eta bermerik hartu duen. Hasi eta behin, denbora ongi neurtu du. Garaiz dator Patxi, kontsentsuko aukera moduan hainbestetan haizatua, Pedroren jarraitzaileak zatitzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.