Angel Erro.
JIRA

Kolorge

2017ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Pello Argiñarena esatariak eraiki zuen irudia, metafora, baina eskuzabalki, mikrofonoen aurrean, nire uztakoa balitz bezala, bere egiletza nabarmendu gabe nolanahi ere, hedatu zuen lau haizeetara. Banderez ari ginen, Nafarroakotik Frantziara salto eginez, eta bat-batean argi ikusarazi zidan, beharbada zutabe hau haren izenez idatz nezan, Emmanuel Macronek erdigunea konkistatzeko ahalegina zuri kolorearekin baino ezin dela irudikatu. Kanpaina zuria egin du, frantses drapoaren erdiko zerrenda bezainbat, ezkerrarekin identifikatu ohi dugun gorritik zein eskuineko kolorea izan ohi den urdinetik distantziakide agertu nahian. Orain, gobernua osatu duen honetan, batetik eta bestetik tiratu du, «ohi» ugariz inguratu da, merkatuek (inork zalantzarik balu zein den honen guztiaren azken helburua eta, tomistak jarrita, lehen motor, higiarazle edo eragilea) gaur egun indefinizioan aurkitzen baitute gobernuak aurrera ateratzeko modua. Beraz, banderagintzan aldaketarik sumatuko ez den arren, kolore nazionalak inoiz baino distiratsuago agerraraziko dituzten arren, begi zorrotzak nabarituko du aspaldidanik datorren kolorge prozesu —paradoxa onartzen bazait— biziago bat, bakearena ez den zurirantz doana, gelditu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.