Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Pozik etxera

Publizitatea

Iritzia

JIRA

Pozik etxera

 

2017-09-13 / Angel Erro

Nerabe lotsati eta konplexuz betea nintzen garaian, pozik itzultzen nintzen etxera nire lagunetako batek (edo nik izan ezik nire lagun guztiek) gau arrakastatsua izan bazuten neskatan edo mutiletan, zintzo babestu eta bihotzez adoretu ondoren, beharbada gero, neure bakardadean, etsipenean amiltzen banintzen ere loak hartu aurretik. Pozik edo (ezintasunari ezin buelta emanez) hori uste nuen nik. Pozik hurrengo asteburuan lagunek taberna eta diskoetara joateko berriz deitzen zidatelako. Helduaroak eta eztia dastatu izanak nirekoiagoa egin ninduen, zenbait adiskideren ez-ulermenerako. Logika berrian goxo, ezin dut saihestu nire inguruan euskal jende gehienak Kataluniakoa nola bizi duen, ordezkotzan jasotako zenbateko pozez, gaztea nintzeneko garai urrun horiek gogora ekarri eta geure herria nerabetzat hartzea (heldugabe gehiegizkoa litzateke).

Zer esanen nioke nire orduko ni-ari, neure burua ezagututa denboran zeharreko bidaia saihestu ahal banu ere? Besteen zoriontasuna ez jartzeko nirearen gainetik. Bakarkako negarra kontsolagarri ez bihurtzeko. Zailtasunei aurre eginez neureari eusteko. Musika ikasteko. Bartzelonan. Bertara ezkontzeko. Horko gauean niretzako moduko giro egokiagoa aurkituko bainuen aiseago.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak