Angel Erro.
JIRA

Kutsadura

2017ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Ezerk, ezein izakik, ezein kreaturak ezin du ni naizen iheslaria barnean hartu: ez arrakalek, ez hondo gabeko leizeek, ez gailur altuenek, ez garrasiek, ez marmarrek, ez malko erauntsiek, ez inarrositako atzamarrek, ez bihurritutako besoek, ez otoizka diren ahoek».

Gregorio Narekekoaren hitzak dira, arnasestuka uzten dutenak, jatorriz armenieraz sortuak, orain mila urte. Inoiz duda egiten du bere idazmoldeaz: «Zer dute on silabok, errima irrigarriok, hitz bihurrien lotura dorpeok?». Beste toki batean: «Zergatik tematu poema luzeak, korapilatsuak, labainkorrak, metaforez, sinboloez josiak osatzen?».

Idazle armeniarrak bainoago harritu naute haren ikerleek, analizatzean ezin baitiote aztergaiaren estiloari ihes egin. Isaac Kechichianek: «Literatur ikuspuntutik, gramatikak, erretorikak, prosodiak, estiloaren aniztasun eta dotoreziak, adierazkortasunak ez dute sekreturik harentzat». Vahé Godelek: «Amaigabeko errepikak, zerrendaketa obsesiboak, mailu-hots errukigabeak, prosa harrikatzailea, zigorkatze ahozko bat; Job datorkigu gogora, noski, eta Jeremias, baina baita Artaud, Michaux, Beckett... mende honetako exorzista handi guztiak ere».

Arretaz, sakon, osorik emanda irakurtzeak kutsatzen duelako seinale.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.