Angel Erro.
JIRA

Idiarena

2015eko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Atzo bertan, konpainia ez paritario batean, Greziako Gobernuan bezala gizonik baizik ez zegoen lekuan bainengoen, izan zen perpausa, atera nuen solasa ea zerbait aditua zuten sare sozialetan zabaldu den berriaz, Iruñeko Kanpaia Jotze Klubaz. Benetako klub sekretu bat ala adar jotze bat den eztabaidatu genuen, eta, azken kasu horretan, zirikatzearen atzean gizarteari edo, zehazkiago, nafar edo euskal gizarteari, kritika bat egiteko asmorik ote zegoen. «Iruñea autoatseginkerian erorita dago», bota zuen batek.

Une batez halaxe irudikatu nuen gure politika, elkarren ondoan baina bakoitza berera, gehienez ere disimuluz begiratuz ondokoari, baina sexu gordinera ausartu gabe. Gogoratu nuen Twitterren ikusitakoa: mutil brasildar batek erronka bota du Whatsappeko lagunei galdera zuzen bat egin eta erantzunak biltzeko: «Por que nunca transamos?». Zergatik ez dugu inoiz larrua jo? Lagunei eta nork bere buruari inoiz egin beharreko galdera, baina une horretan ez nintzen ausartu. Utzi nuen gaia alda zezatela. Edo ez hainbeste.

Batek galdetu zigun Barcinaren besarkadaren argazkia ikusia dugun. Barreak. Presidentea nor besarkatuko, nor deuseztatuko imitatu genuen. Une batez halaxe irudikatu nuen gure politika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.