Angel Erro.
JIRA

Uholdea

2015eko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Azkenean honaino ere iritsi da asteartean Espainiako kongresuan Mariano Rajoyk eginiko promesen uraldia. Pentsatzekoa zen. Adimen pixka batekin saihets zitezkeen, baina inor ez da arduratu azken alditik, duela lau bat urtetik, Gonzalez Ponsek ahoa, urtegi gainezkatu hori, ireki zuenetik, horrelakorik errepika ez zedin neurriak hartzeko. Hark hiru miloi eta erdi lanpostu agindu zituen PPk irabaziz gero. Rajoy neurritsuago ibili da eta koska kendu dio: hiru milioi lanpostu bakarrik agindu ditu PPk bigarrenez irabaziz gero.

Nazio Batuen Erakundeko Nazioarteko Lan Erakundeak, orain urtebete, ohartarazi digu langune berrien sortze gabeko susperraldi ekonomikorantz abiatu garela. Horrelako promesak badakite ez direla ezertan gauzatuko. Airezko kopuruak dira, eta, hala direnez, ez dute zertan benetako lagunei, zonalde zehatzei edo estrategia jakinei zertan loturik egon. Airezko edo urezko. Horregatik, Perez Lapazaran Nafarroako PPko diputatua lasai ager daiteke prentsan zatiketa erraz bat eginez: hiru milioi litro aire, zati ehuneko bat, zeina baita, zenbakia biribilduz —gu are neurritsuagoak baikara—, nafarren portzentajea estatu barruan, berdin 30.000 alegiazko lanpostu, sortuko direnak PPk irabaziz gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.