Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Laket

2016ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Esku artean dudan lan batek Pierre Lhanderen Bilbilis nobelaren orri-pasan nindukala, begiak iltzatu zaizkit Donibane Lohitzuneko jatetxeetako menuek iragan mende hasieran omen zekarten esaldi ezagunean: «Hemengo orenez oroitzea laket dagizula». Ederra da, baina ezaguna? Ez dut inon topatu. Lhandek asmatua izango da, haren idazkera jasoak emana. Berdin dio, ordea: oso da baliagarria gaurko jatetxeek beren menuetan sartzeko, jatetxeen esku dago esaldia ezagutaraztea.

Plazer hutsaren Literaturia bukatu berri, esaldiko laket hitzean entretenitu ditut dibagazioak; zehazkiago esateko, Arestirenganako lilurak lapurterara hurbildu gintuen garaian. Beste hitz askorekin batera, aldi hartan laketsitako hainbat hitz ederren zerrendatik erori zaigu laket ere hegoaldekooi. Damua garaiz, ordea: Lhanderen esaldia eta laketa, plazerraren bikia, irten baitzizkit bidera, laket dagigula aurtengo Literaturiak emandako plazer hutsezko orenak oroitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.