Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Itsasargiarena

2017ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Lagun batzuen alabak urteak egin ditu itsasoz itsaso —ez jende askoren ulertu ezina eta ukoa eragin gabe— merkantzia-ontzi bateko buru.Lanean lagun izan ditu nautikako karreran ikasitakoa, han-hemengo faroen argia eta teknologia berriak. Baita lanbide horretan dabilen emakume gehiagoren uhara ere. Halaber, badaki gurean beti izan direla senarrarekin edo aitarekin arrantzara irten diren emakume gutxi batzuk; badaki hainbat tokitan, Japonia urrunean bezala Galizia hurbilean kasu, bazirela antzina ere itsasoa lanbide zuten andrazkoak. Baina, hortik aparte, apenas izan duen itsasargirik aurreiritzien itsasaldi zakarretan barrena. Bera rara avis bat da da, oso genero susmagarria hain giro gizonezkoan. Larrutik daki. Eskerrak bere baitako faroak eman dion nabigazioari zuzen eusteko argia, eta ez Hiztegi Batuko itsasargiaren definizioak: (itsasargia da) «itsasaldean, itsasgizonen lagungarri eta gidari, eraikitzen den dorre argiduna».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.