Angel Erro.
JIRA

Puristak

2017ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Ezagutzen dugun pertsona puru, aratz edo garbi bakoitzeko, zenbat purista jasan behar ditugun! Puristek beren burua purutzat dute, baina, puruei ez bezala, hauei halakoak direla esatean ezagutzen zaie. Abuztuan halako batekin ibili naiz auzoko jaietan. Lehenagotik banuen haren ezagutza, baina gau horretara arte ez nuen haren alderdi puristaren berri jakiteko paradarik izan. Gutxien espero duzunean lagun hurkoa bihur dakizuke garbizale. Ez naiz hizkuntzaz ari. Ez soilik. Puristek arlo guztiak jorratzen dituzte, eta gizarteko maila eta zirrikitu guztietan txertaturik daude.

Inork galdetu gabe, arrandiaz esan zigun marka guztiak hautsi dituen modako kanta behin ere entzun gabea zela eta hala jarraitzeko asmoa zuela uda osoan. Hortik abesti gutxitara, lehen konpasak entzutearekin batera, besteok oraindik ezagutu ez arren, bera korrika hasi zen, ez, kantak dioen moduan, poliki, baizik eta herioak harturik eta belarriak —hau egiazkoa da— eskuekin estalirik. Taldeko guztiok jarraitu genion, botea balerama bezala, ordura arte arreta eman gabeko orbanak lotsarazita. Puristek deialdi ahalmen handia dute. Puristek lehenago edo beranduago gaizki sentiaraziko dizute xalotasuna onartzeko ezindurik baitaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.