Angel Erro.
JIRA

Apatrida

2017ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Aberrigabe deituko digute euskal gatazkaren ikuspegi panoptikoa eman omen duen nobela, estatu bateko lehen ministroari zein herriko printzesa telebisiboari gusta dakiokeena, leitu ez dugunoi, baina baita leituta ere iritzi kritikoa eman duzuenoi ere, eta hartan oinarrituta HBOk ekoitzi behar duen telesaila ikusten ez duen edo iritzi kritikoa plazaratzen duen edozeini.

Iban Zalduak sare sozialetan galdera egin du Espainiako Poliziaren sindikatuak salaketarik jarriko ote duen, Netflixekin bezala, pantailan ikusterik baldin badaude eleberrian jasotzen diren (eta Mariano Rajoyk edo Belen Estebanek dagoeneko sinesgarri iritzi dieten) torturak. Sindikatu horrek salaketa jarri du Netflixek Fe de etarras filma promozionatzeko erabili duen publizitate kanpaina -ikus-entzunezko plataformak ohi duen estiloan- probokatiboak espaƱol hitza hiru aldiz urratuta edo tatxatuta agertzeagatik, biktimengan eragin ahal duen oinazea aitzakia, baina berez, erraz susma daitekeenez, norbait aberri gabe (edo haien aberri gabe) irudikatzearen hutsaren horroreak eraginda.

Netflixek oporretako gurutzontzi batean pilatutako polizia eta guardia zibilengan oinarritutako sitcom batekin gutxienez erantzutea espero dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.