Angel Erro.
JIRA

Ametsak

2014ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Nik ez ohi ditut ametsak kontatu, horrelakoetan nor bere buruaz hitz egiten ari delako. Lagunartean, etxean solasa hasteko modu bat da botatzea: «Bart zer amets arraroa izan dudan». Freud baino lehenagoko ohitura baten zantzuak izanen dira, oraindik gizartean aski errotua, ametsa goragoko entitate batek igorritako mezu pertsonal edo kolektiboa zela uste zenekoa. Literaturan biko erabilera dute. Egileek ametsaren bidez traman aurrerago gertatuko denaren gaztigu fantasmagorikoa eman nahi dute. Baina literatur ikerleek, gero, ametsak pertsonaiak ezaugarritzeko erabil ditzakete.

Bart oso amets ez arraroa izan dut. Azkenaldian nire ametsak ez dira batere fantasiosoak eta, etakideen ametsekin egin bezala, akaso komeniko zen ikertzea jende gehiagori gertatzen ote zaion. Fantasia erbesteratu ote zaigun.

Ametsean —tonu horixkak— kontzertu solidario baten kartela ikusi dut eta lagun batek azaldu dit Gobernuak botika erretrobiralei diruz laguntzeari utzi diola eta kontzertua dela hiesa duten idazleek tratamendua jasotzera kanpora joan behar ez dezaten. Guztiz gertagarria egin zait eta ametsaren lagunari agindu diot hortaz idatziko nuela hurrengo zutabean, egoera salatzeko. Baina utz diezaiodan neure buruaz mintzatzeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.