Albistea entzun

JIRA

Bidaiatzeaz (I)

Angel Erro -

2014ko abenduak 3

Nola, galdu dela biharko zutabea? Bai. Hutsik bidali dizuet dokumentua? Hau putada. Bada, nik orain ezin dizuet berriz bidali, tren batean harrapatzen nauzu, orain ordu bat atera gara, eta gero hegazkina hartu behar dut. Kar, kar, kar. Ez. Hemen zubi forala deitzen diogu. Abenduaren 3koa, hau da, Nafarroaren eguna eta Konstituzioaren zubia lotuta osatzen dena. Bai, akueduktu puska. Horregatik zutabe horiek guztiak batera bidali nizkizun. Eta etzikoa jarrita? Kakatzarra. Ba, ez dakit. Biharkoa, Euskararen egunari buruz egina nuen. Eta ezingo zenuke nire iazkoa hartu eta berriz argitaratu? Azkenean gauza bera esaten dugu beti. Ez dut uste. Tira, askoz jota, nire zale amorraturen batek. Kar, kar. Irune, itxaron pixka batez. Pero, ¿me quiere dejar hablar tranquilo? No, no me voy a levantar para hablar. Barkatu. Tipo bat, exekutibo plantakoa. Denbora guztia bera telefonoz egon da, ongi ozenki eta lotsagabe, Iruñean euskararik inoiz mintzatu ez dela eta guzti bota du halako batean, eta orain niri isilka. Hablo como me da la gana. Barka. Orain hasi zait sakelakoa itzalita dudala, bera izorratzeagatik ari naizela bakarrik. Ezingo zenuke solas hau transkribatu eta zuk nahi duzun izenburua jarri?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.