Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Kalkulua

2015eko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Josu Muguruza atentatu terrorista batean hil zuten. Joxean Lasa indar polizialek bahitu zuten, torturatu eta hil. Kontu jakinak dira, eta frogatuak, baina haien oinordekoei ukatu egin dizkiete legez dagozkien terrorismoaren biktima gisako kalte-ordainak. Terroristak omen zirela argudiatu dute. Zein epaiketak frogatu du halakorik, zein epailek eman du terroristak zirela dioen sententzia? Ez dago halako fintasun tontoetan korapilatu beharrik, utikan eskrupuluak, terroristen jokoan erortzea da: Espainiako Auzitegi Nazionalak garbi dauka aski litzatekeela polizia ikerketa bat terroristak zirela frogatzeko. Baina ez dago denbora eta dirua zertan galdu ebidentziak frogatzen.

Mundua atzekoz aurrera, ardatza ipurdian duela.

Mendekuaren gainetik edo azpian, kalkulua dago: epaile batek erabakiko balu ez dagoela Muguruza eta Lasa ETAkideak izatearen ebidentziarik, hura hauteskunde-deskalabroa diru laguntzak eman beharko lituzketen egunean!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.