Angel Erro.
JIRA

Mozorro

2016ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Lantzeko inauterietan EiTBko emakumezko langile bati gertatu eraso sexistaren berri jakin nuenean, nire buruak Madrilen atxilotutako txotxongiloen kasuarekin lotura egin zuen, jendeak fikzioa eta errealitatearen arteko muga bereizteko agertzen dituen arazo gero eta kezkagarriagoak gogoan. Antzezlan baten barruan gertatzen dena, pertsonaiek esaten dutena, antzezleei leporatzeak erakusten duen ezjakintasuna, delituzkoa ez bada, kargu publiko batean aritzeko gaitasuna galaraziko beharko lioke edonori. Errealitatearen eta fikzioaren artean ez bereiztea eromenaren seinale da, eta barregarri gertatzen da, Cervantesen mendeurrenean Kixote aipatuta maiz gogoratuko digutenez.

Inauterietan, txatxoz mozorrotuta joanda, nork mundu normalean dituen rola albo batera uzteak ere ez du fikzio eta errealitatearen arteko muga lausotzen. Mozorroak beste bat bihurtzen zaitu, paper bat jokatzen ari zara baina Lantzeko kasuan fikzio hori puntuz puntu bat dator errealitatean emakumeek jasaten duten larderiazko jokaerekin. Mozorroa hor ez da beste plano baterako bidea, ikur bat baizik, erakusgarri indartu bat, frogabide bat, bizi gaituen gizarte matxistak eragiten duen egoera jarraiki batena. Errealitate hutsa bider bi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.