Angel Erro.
JIRA

Xelebrekeria

2016ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Itzulpenetan, bizitzan bezala, arriskutsuena, kalte handiena egin ahal dizuna, lagun faltsuak dira, hitz berdintsuak emanda ere, itzulpen errazekoak, funtsean oso gauza ezberdinak esan nahi dituztenak. Italierazko igotzeak, esaterako, frantsesa zikintzen du eta gaztelania aterarazten du etxetik. Bada beste arrisku bat, itzultzaileak ikusi ere egiten ez dituen esapideak eta hitzez hitz ematen dituenak. Testu bat euskaratik beste hizkuntza batera bihurtzen ari denak «ahoa bete hortz» ikustean ezagutu behar du horrek ez duela, demagun, «with the mouth full of teeth» esan nahi. Adierazpidea ezagutu gabe ere, alarma batek jo behar dio, horrek beste zerbait adierazi nahi duela, ez dela idazlearen xelebrekeria, oraingoan ez.

Frantsesez bada esapide bat, ezagutzen ez nuena eta itzulpen txar batean ikasi dudana: «de France et de Navarre»; «toki guzti-guztietan» azpimarratzeko erabilia, Henrike IV.a Frantziakoa eta III.a Nafarroakoaren garaitik aurrerako lelo fosildua. Saiakera batean irakurri dut XIX. mendean Frantziako eta Nafarroako egunkari guztietan Wagnerren iritzi artikuluak eztabaidagai zirela, haren operak estreinatu baino lehen. Itzultzaileaksinetsi du hori posible zela. Ez zen euskalduna, gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.