Angel Erro.
JIRA

Lantzean

2016ko urriaren 21a
00:00
Entzun
PSOEko behin-behineko kudeatzaileek Miquel Iceta PSCko burua zezenketara joatera behartuko dute, Mariano Rajoyren inbestiduraren kontrako boza ematen (edo goratzen) badute sozialista katalanek. Ematen du horretarako espresuki ezeztatu duela Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako zezenketen debekua, ez baitirudi bestela ere zaletasuna, beherantz joan dena argi eta garbi Katalunian, berpizteko itxaropenarekin egin dutenik.

Ongi gordea dut Miquel Icetaren bideo bat, eta ez da mitinetan dantzan ibili direnetako bat, El Hormiguero saio ustez umoretsukoa baizik. Gonbidatu izan zuteneko batean, kazetari bat kale inkesta egitera bidali zuten, Madrilen, zirudienez, jendeari galdetzeko hartaz zer iritzia zuen, ea Espainiako presidente irudikatzen ote zuten Iceta, katalana eta homosexuala izanik ere. Erantzule batek argi utzi zuen presidente homosexuala izatea ez zela arazo; bai, berriz, katalana izatea, katalan katalanentzat. Gordea dut, hori entzun ondoren, Icetak eskandalizatuarena egin(nahiz eta Josep Borrell nork eta zergatik erorarazi zuen ongi jakin) eta «gero kexatuko dira [espainiarrak] independentzia zaleak egoteaz [Katalunian]» botatzen duelako,etorkizunean bere buruari maiz esanen dion esaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.