Angel Erro.
JIRA

Jabegoa

2016ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Oso arratsalde malenkoniatsuak izaten dira aste honetakoak, ordua aldatu baino lehenagokoak. Ezustean geure burua harrapatzen dugu hurrengo astean zer ordu izanen den orain, eguzkia non ibiliko den, argi honek jarraituko duen. Egunari eustearen aldeko borroka galduan trikimailua jo izan baligute bezala. Gero eta jende gehiago, Balear uharteetako Parlamentua, esaterako, hasi da horren kontra ahotsa goratzen. Baina zail dauka. Inoiz esan dut kontua ez baita ordua, edo argia, edo zenbat energia aurrezten den (diotenez, oso gutxi edo bat ere ez), baizik eta jendea sentiaraztea, urtean bitan gogoraraztea, badagoela Natura baino ahalmen handiagoko zerbait, ez garela gure denboraren jabeak. Pentsa gure beste edozerena.

Egunotan, Santu Guztien Eguna baino lehenago, Eliza katolikoak antzeko gogorapen bat egin nahi izan du —nik behintzat lotura ikusten dut— heriotzaren jabegoa bere buruarentzat erreklamatuz. Batek pentsa lezake doktrina arrazoiak daudela horretan, edo ekonomikoak (asko dira elizak kudeatzen dituen hilerriak), baina, nire ustez, heriotzarainoko gorputzaren kontrola da gehienbat aldarrikatu nahi dutena: gure hilen errekinak ez dira naturarenak, ez dira gureak. Pentsa bizidunen gorputza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.