Angel Erro.
JIRA

Oro

2017ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Adineko bati Internet zertan datzan azaldu nahi dio alabak: «Jakin nahi duzun edozer gauza hemen idatzi, eta erantzunen dizu». Leiho paretik Karmele auzoa igaro da. Amak alabari: «Karmele nora doan galde egiozu».

Lagun batek kontatu pasadizo hau burura heldu zait, Oroville izenaren jatorriari buruzko nire herenegungo zutabea aipagai, hango informazioa nola eskuratu ote nuen, Patxi Huarterekin (@zaldieroa) eta Mikel Belaskorekin izandako solas batean lehenak azaldu duenean behin bere amak Internet zer zen galdetu eta, Patxi gabe, Anak erantzun: «Maritxu, Internet da gauza bat, amatatzen duten egunean zure semeak ez baitu deus jakinen». Istorio bietan gizabanako mugatuoi Interneteko orojakitea kontrajartzen zaigu; bietan Interneten faltak airean uzten gaitu, gure giza urritasunarekin bakarka.

Gauzak oro omen dakizkien Internetik gabeko bizitza (eta erudizio itxurakeria) urte batzuez ezagutu (eta praktikatu) dugunok agian izanen genuke horri aurre egiteko baliabiderik. Asmatuko genuke Karmeleren atzetik abiatzen edo liburutegiko liburuen apalak —ikus-entzunezkoei leku egiteko guztiz desagertu ez badira— arakatzen, etxetik ateratzeko nagiak astinduz gero, jakiteak beti eskatu baitu eroso zauden lekutik ateratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.