Angel Erro.
JIRA

Banatzailea

2017ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Inoiz, ezagutzen duguneraino bederen, egon den lehen atez ateko janari banatzailearen berri Bibliak ematen digu (Dn 14, 32-39). Habakuk profeta bazkaria prestatzen ari zen, Judean. Duvoisinen itzulpenean: «egosarazi zuen jakia, ogiak xehatu zituen ontzi batera eta landara zihoan». Hortik milaka kilometrotara, Babilonian, beste profeta bat, Daniel, goseak hiltzen zegoen, lehoiez inguratuta, zulo batean. Lehoiek ez zioten erasotzen —gizon santua baitzen—, eta horregatik, antza, profeta ere ez zen deliberatzen lehoiez elikatzera.

Jainkoak bi eta bi batu eta Habukuki, aingeru baten bidez, agindu zion janaria Danieli eramateko. Bera desenkusatu zen, ez zekiela hara nola joan (iritsitakoan jakia hotz eta are umelduta ere egonen zela ere pentsatuko zuen). Orduan Jainkoaren aingeruak «hartu zuen buru gainetik eta iletik eraman» zuen hegaz lehoien zuloraino, airetiko nabigazioaren segurtasun neurrien muga-mugan, entrega egin eta atzera etxera, inoiz, orain arte bederen, low cost hegaldiez ezagutzen den lehen lekukotasunean. Donatellok Habakuk zizelatu zuenean burusoil irudikatu zuen, agian profetaren hasierako lan prekario hura gaztaroarekin lotu nahian, gaur ulergaitza egiten zaigun adin bereizketa eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.