Angel Erro.
JIRA

Coverrak

2017ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Honetaz hausnartzera jarri eta espero baino adibide gehiago heldu zaizkit. Ez dut argi zerbaiten adierazgarria ote den. Mikel Laboaren sorteguna izan da orain gutxi. Balio dakidala aitzakiarako, abenduaren lehenera itxaron behar gabe.

Laboaren ahots eta doinuan ezagutzen ditugun kanta askok izan dute lehenago beste bertsio bat: Xabier Leteren Izarren hautsa; Imanolek 1982an musika jarritako Ez nau izutzen negu hurbilak, Letek ere beste aldaera batean kanta bihurtua; Ruper Ordorikaren 37 galdera mugaz bestalde dudan kontaktuari, Laboak sei urte beranduago beste melodia batekin berregina. Besteen kantak eklipsatzeko joera muturrera eraman zuen: Antton Valverdek osatutako Ihesa zilegi balitz, berez Laboarena baino lehenagokoa izan arren, ez zuenez grabatu, denok ezagutzen dugun bertsioaren datatik hamabi urte itxaron behar izan zuen 1997an argitaratzen ausartzeko.

Kasu bakarrean uste dut Laboa galtzaile-edo atera zela bere ahaleginean. Cover izena (bertsioa, ingelesez) paratu dut goiburuan, baina harenak ez ziren jatorrizkoaren bertsio, beste kanta bat, guztiz ezberdina, baizik. Letra zuten lotura bakarra, letra eta nagusigoa ezarri nahi sotila. Egun ez da antzekorik egiten; bertsio otzanak, besterik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.