Angel Erro.
JIRA

Astelehena

2015eko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Orain arte ez dut hemen esateko aukerarik izan, baina biziki maite ditut astelehenak. Nire bestelako gustu askorekin gertatzen zaidan bezala, irudipena dut gehiengoaren iritziaren kontra jotzen dudala eta horregatik nahiago izaten dut gehiegi ez haizatu. Nire mutilari ere ez diot inoiz esan, bera igandetik beretik hasten baita madarikazioka denbora gelditu eta hurrengo eguna irits ez dadin. Arrebak —berari bai esan izan diot— uste du nik astelehenak maite ditudala lanik egiten ez dudalako (lan hitza modu adierazkorrean ahoskatuta). Horrek erakusten du, oro har, zein gutxi ezagutzen gaituzten gertukoenek ere.

Astelehenak gustatzen zaizkit lanean hasteko aukera ematen didatelako (nik aukera horrekin gero zer egiten dudan beste kontu bat da, baina alferrik galtzeak ez dio ilusioari distirarik kentzen). Asteburuetan zoro moduan dibertitu arren, astelehenak gogokoak ditut errutinak festak baino aukera handiagoa ematen didalako neure buruarekin egoteko, ni neu izateko, neure buruarekin aspertzen hasteko zerotik.

Astelehenak maite ditut gaur den-denak ematen duelako berri, nor bere buruarekin birnegoziatzeko aldartean egoten delako. Eta guztien artean gaurkoa da gehien maite dudan astelehenetakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.