Noiz sortua: 2015-05-31 00:30:00

HITZ BESTE

Izter-lehengusua

Anjel Lertxundi -

2015eko maiatzak 31
Literaturiako tarte batean tragotxoa hartzen gaudela, lagunetako batek halako ezagutzen al dudan galdetu dit, eta «bai, izter-lehengusua dinat», atera zait. Extralurtar baten aurrean baleude bezala begiratu didate eta agian halaxe naiz, baina extralur gurean hirugarren katebegiko lehengusua izendatzeko erabiltzen dugu hitza eta, hedaduraz, baita ahaide urrutikoa esateko ere. Orotarikoan dago, eta Mitxelenaren adibide bat dakar, hitzari hedadura polita ematen diona. Euskararen jatorriaz ari delarik, dio: «Askazi kontuan esan daiteke ez dugula artean [euskararen] izter-lehengusu ezagunik ere aurkitu».

Egunotako stress politikora ere ekar liteke hitza: alderdiak hasita daude itunen kromo-trukaketak mahairatzen, musaldi batean nola. Kromoak usaindu eta enbidoen aldia dute oraindik. Laster hasiko dira hordagoka. Irrikaz gaude jakiteko ahaide hurbilenen artean elkartuko diren edo, aitzitik, izter-lehengusuengana joko duten...

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna