Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Diziplina

2015eko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Diziplina deitzen zaio, gaur apenas entzuten den hitz bat, erakunde baten barruko hierarkia errespetatzeari, bertako arauak betetzeari. Eskolatik desagertu da hitza, guraso eta seme-alaben arteko hiztegian ez da kabitzen, urteak dira soldadutzaren derrigorra kendu zutela. Txikitan hain familiarra genuena —hitza bezala edukia— ahanzturaren goroldioa biltzen legoke gaur gure oroitzapen ilunen ganbaran. Alderdi politikoak dira hitzaren ia euskarri bakarrak: «alderdiko diziplina!» agintzen dute buruzagiek, gure txikitako maisuek diziplina aipatzen zuten modu autoritario berean. Hierarkiak goi-goian erabakitakoa txorrotxeta txintik esan gabe obeditzen dute behe-behekoek. Militanteek, alegia, ez alferrik daude hain hurbil militar eta militante...

Egunotako itunetan eta kromo banaketetan, han-hemengo salbuespentxo batzuk kenduta, alkanfor usaina hartzen diogun hitz bat da, diziplina,kuartel guztietan nagusi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.