Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Ziplanean

2015eko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Egurretan talentuz ibili denak badaki aizkora-kolpeek sortutako ezpal eta printzak zein arriskutsuak diren enborretik airean irtendakoan. Ezpala ziplanean atera dela esan ohi da, eta ziplan-hotsa deitzen zaio egur-puskak airean egindako soinuari. Egoera hori lubaki batera ekarriz, imajinatu soldaduakkaskoa eta begiak beste deus ikusten ez zitzaizkiela zangatik kanpo, baina, babestuta zeudelakoan, «ziplanean jotzen zituen balak begi-ondo inguruan, eta ai! bat esan gabe, ilda gelditzen ziren».

Salaberriaren Neronek tirako nizkin nobelako deskribapen bat da, eta ziplanean espresioari zor dio indar bisual aparta. Aizkora—mundutikgerrara ekarria, balio du beste hainbat esparrutarako ere: bideko harri koskor batek autoko kristala puskatzen digunean ziplanean etorrita… suziriak gora hartu ordez lurra jotzen duenean eta ziplanean atera… hauteskundeetan-eta mitinetako ironiak eta irainek ziplanean egiten dutenean arerioa jotzeko...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.