Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Galdera

2015eko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Durangoko Azokaren hurbilak galdera betikoak dakartza; neguak hotza bezalatsu. Paperezko liburuak etorkizuna du?, galdetu didate enegarren aldiz. Orain hogei urte, Internet oraindik fardelarekin zebilenean, liburuaren beraren etorkizuna zen kezka. Orain paperezkoarenak kezkatzen gaitu nonbait. Beti zerbaiten deskalabrua iragartzen jardun behar tristea! Hogei urteotan mundua erabat aldatu da, horixe egia. Internetik gabe, galduko ginateke, galduko litzateke mundua. Benetan ohartzen gara gizartea, kultura, gure ohiturak, mundua zenbat aldatu diren sarea gure etxe gehienetan sartu zenetik?

Paradigma kultural berri batean gaude, erabat irauli da guztia. Baina, hala ere, liburuak iraun egiten du bere formato tradizionalean. Eta paperezko liburuaren etorkizunaz galdetu didan kazetariari erantzun ordez, galdetu egin diot zergatik ez duen galdetzen paperezko liburuak zer misterio daukan bertan goxo egiteko paradigma berrian ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.