HITZ BESTE

Traidoreen sasoi

Anjel Lertxundi -

2016ko martxoak 3
Bisurtearen hilabete arriskutsutik irten eta martxoan gaude: tradizioaren arabera, traizioen sasoian. Batetik, aurten aurreratuta dator aste santua, Jesusek bere jarraitzaileei esaten dienekoa: zuetako batek saldu egingo nau. Hor dabil martxoko idus erromatarren mehatxua ere airean, Shakespeareren Julio Zesar draman igarle batek enperadoreari eman zion huraxe: «bebil erne, jauna, bebil tentuz, martxoko idusak dira!». Julio Cesarrek ez zion jaramonik egin, eta ezaguna da ondorioa: Brutok aiztoa jaso zuenean enperadorea hiltzeko, Julio Cesarrek traizioari buruzko azken hitz gogoangarriak oparitu zizkion etorkizunari: tu quoque, fili mi? (Hi ere bai, ene seme?).

Traizio ugariren zurrumurrua dabil Madrilen martxoarekin, aiztokaden soinua entzuten da airean, nagusiari aulkia noiz kenduko dago morroi handinahia, ezpata zorrotik ateratzeko herraz konpai baztertua, usaindu ere egiten da estoldetako keru traidorea. Marmar hutsak? Adi.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna
S: