Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

HITZ BESTE

Ikusten duguna

Anjel Lertxundi -

2016ko ekainak 1

Begi-bistakoa esan zion Bera Bera eskubaloi taldeko Matxalen Ziarsolok berripaper honi: «Guk adina gauza egin eta lortu duen gizonezkoen talde batek kapital pribatua erakarri eta bazkide gehiago izango zuen». Denok dakiguna salatu zuen. Halaxe izaten segituko du datorren urtean ere. Eta hurrengoetan. Omenduko dituzte Foru Aldundian, erretratatuko dituzte han-hemen, txalotuzko dituzte haien merezimendu eta tituluak —eskerrak hamalau urte segidan egin dituzten Europako elitean!—, baina halako salaketak irakurtzen segituko dugu, giza bizitzako sektore guztietatik iritsiko zaizkigu, ez esku-baloitik soilik, ez kirol-girotik bakarrik.

Denok dakizkigun kontuak dira. Berdintasunaren legelariek dakite, agintariek dakite, enpresariek dakite. Berdin dio: egunari egunak segitzen dio, goizero argitzen du, betiko airea dator betiko usainekin, errutinaren hautsak estalia dauka denok dakiguna.

Ikusezina da hain garbi ikusten duguna.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.