Angel Erro.
JIRA

Zinemaldia

2016ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Aurten (ere) ez naiz Donostiara joan Zinemaldia egin den bitartean eta ez dut, beraz, beste inork baino lehenago, bertan ematen diren filmetako bat edo beste ikusterik izan. Gaur azken eguna denez, esan dezaket. Hutsunea berdintzeko edo, Berria Telebistak sarean zintzilikatu dituen bideoak, zinema kritikarien elkarrizketenak batez ere, irentsi ditut. Ikusi ditut Angel Aldarondo eta Gorka Bereziartua, ikusi ditut Gontzal Agote eta Xabier Mendiguren Elizegi, ikusi ditut Gorka Erostarbe eta Mikel Yarza, ikusi ditut Mikel Gartzia eta Mikel Kintana, ikusi ditut Gaizka Izagirre eta Andoni Iturbe, ikusi ditut Amaia Garcia eta BeƱat Eizagirre. Badu zerbait itsuki erakargarria oraindik ikusi ez dituzun eta ikusteko luze itxaron beharko duzun edo beharbada inoiz ikusiko ez dituzun filmei buruz jende aditua mintzo aditzeak. Erreferenterik gabeko jardun horrek beste ezerk baino gehiago ematen dit hizkuntzaz bere horretan gozatzeko aukera.

Gutxi batzuei gaur amaituko zaie, argiak itzali eta film baten magiaren barnera, beste inork baino lehenago, sartzeko (ala ez sartzeko) aukera ia aristokratikoa. Niri gaur bukatzen zait Zurriolako Butakako kritikarien solasaldiak entzun eta ez ulertzeko atsegin ia besterendua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.