Albistea entzun

JIRA

Hauteskunde gaua

Angel Erro -

2016ko irailak 25

Gaur ahaleginduko naiz etxera goiz iristen, sakelakoa ongi kargaturik gordetzen, beste batzuek —edo nik neuk— Eurovision-eko finala edo Gran Hermano-ko partaideak etxean sartzen direneko unea ikusten duten irrika berarekin telebistaren aurrean paratzeko. Aitortuko dut: hauteskunde gauak maite ditut. Hainbeste, non boza ematen ez dudan hauteskundeen emaitzak ere ilusioz jarraitzeko prest bainago.

Lehen inkestak, telebisten arteko konparazioak, analisten azterketa oraindik epelak, behin-behinekoak, politikarien agerpen tantakatua, sare sozialeko jendearen asmamen izugarria, emaitza ofizialen lehen datu oraindik iraulgarriak, bihotz jauziak, ehuneko ofizialen gorakada pixkanakakoa, halabeharraren onartze mailakatua, gehien kontsola gaitzakeen datuaren bila abiatze fokalizatua (eskualdeka, herrialdeka, adin tarteka...), balizko itunen lehen iragarpen askotan zuzenak, esparru globalagoan emaitzek izan dezaketen eraginaren exegesia, festa apaltzen doaneko lehen aztarnak, errepikatuegiak begitantzen hasten zaizkizun argudioak, lehen desertzioak, asperduraren marka, bihar laneguna delako errebelazio bat-batekoa, politikarekiko gogaitasun egunerokoa, zeure buruari hurrengoan pelikula bat jarriko duzula agintzea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.