Angel Erro.
JIRA

Dorrean

2017ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Ez nuke baztertuko joan den astean Trumptarrak ez balira Washingtonera aldatuko, bizi diren New Yorkeko dorreko azken solairu urreztatuan geldituta. Nekosoak dira lekualdatzeak, zeure puskak kutxetan biltzea. Oraingo kokapenak, gainera, argazki ikusgarriak eskaintzen dizkigu, magnate ohiarekin biltzen den jendearena eta harekin biltzen ez denarena ere, hitzez hitz lobby lana egitera joanda. Azken talde honetakoa dugu Marine Le Pen, Trump Dorrean ikusi berria, New Yorkera egin duen ustezko bisita pribatu batean. Kazetari batek egin dio argazki txar bat publikoari irekitako beheko solairuan. Estatubatuarraren ekipoak ukatu du elkartu direnik. Sinesgarria da, Le Pen baino lagun bitxiagoekin bildu denak ez luke zertan gezurrik esan. Halere, argazkian lan bileraren gorputz jarrera dute denek, aulkien puntan deseroso eserita, hiru gizonek eta emakume bakarrak. Prentsa frantsesak argitu du bilduetako bat Guido Lombardi dela, FNko aliatua AEBetan eta orobat dorrean bizi dena, enpresaburu gehiagorekin egon dela, hemendik bost hilabetera eginen diren hauteskundeetan alderdiari nola lagundu aztertzen. Argazkia hori baino adierazgarriagoa da. Ez zuten kafea jendaurrean hor zertan hartu. Ohitzen joan gaitezen egiten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.