Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Presiopean

2017ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Irakasle onak urriagoak omen dira artista onak baino, hala dio George Steinerrek. Oroian ditudan irakasle onak, eragin zidatenak; haien eredutik edo haiek irakatsitakotik zerbait jaso nienak. Irakasle ona izateko zailtasuna, pertsonekin jarduten dutela. Ikasleekin nagusiki. Klaustroko beste irakasleekin. Gurasoekin. Gizartean. Esposizio publiko etengabe baten presiopean bizi da irakaslea. Joxe Lizasok ondo ulertu zuen zor diegun erantzukizuna: «ikasten ez badut esango ditek maisu tontoak nituela».

PISAko datuek are presio gehiago ekarri diete irakasleei: presioa gora eta gora, irakasleen prestigioa eta autoestima zapatapean. Bitartean —aspalditik dator— administrazioak bere eredukoa nahi du eskola-sistema ere, eta gero eta betebehar burokratiko, paper-festa kafkiano eta administrazio-lan antzu gehiagorekin itotzen ari da eskola. Irakasle lagun bati entzuna: denbora gehiago egiten diagu paperak betetzen umeekin baino!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.