Albistea entzun

JIRA

Bazter busa

Angel Erro -

2017ko martxoak 2

Iruñean ikusiko banu, oso litekeena da ez alua ez zakila, baizik eta neska eta mutil, gizon eta emakume guztiok dugun ipurdia erakuts niezaiola, bururatzen zaidan mespretxuzko keinurik erraz eta zaharrenean. Baina seguruenik, Madrilen egin duten modu berean, Euskal Herrian ere ezinen du transexualitatea ukatzeko mezua zabaltzen duen autobusak zirkulatu (Euskal Herriko Chrysalis elkarteak Hegoaldean egindako kanpainari zuzenean erantzun nahi dion esaldia erabiliz eta gizona sortutakoa gizon eta emakumea emakume izatea beste erremediorik ez duela zabalduz). Ez naiz kalera aterako debekuaren kontra egitera. Baina nire sen exhibizionistak eta adjektibatu nahiago ez dudan beste sen batek nahiago lukete hortik joko ez balitz. Labainkorra da, jakin badakigunez. Adierazpen askatasunaren aurkako erasoen biktima, zuzena ez bada, gertukoa sentitu naiz inoiz. Horregatik nahiago dut horren malgu jo. Beste kontu bat da bazter busa abiarazi duen elkarteari baliagarritasun publikoko aitortza, Fernandez Diaz ministro eta Opus Deiko kideak emana, bertan behera uzteko exijitu edo elkarte ultrakontserbatzaileak Nafarroan dituen harreman arriskutsuak salatzea (Carlos Salvador diputatuak Hazte Oír saria jaso zuen 2011n).

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...