Angel Erro.
JIRA

Errezeta

2015eko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Euskaraz badirudi errezeta hitzak baduela bere barnean zailtasunik ezari buruzko ohar akuilatzailea. Gorkik (Arshilek, ez Maximek) arte liburuak etenik gabe irakurtzen zituen, bere alargunak kontatzen digunez, Ā«errezeta liburuak irakurtzeaz zoratu baten moduanĀ». Eta, egiazki, errezetak irakurtzeak zoramenetik asko dauka, batez ere ondorio praktikoetatik bereizitako ekintza moduan egiten denean, hau da, gehienetan.

Atzo erositako kuiatxo, brokoli eta limekin errezeta erraz eta osasungarria egiteko asmoa azaldu banuen ere (mikrouhinetarako silikonazko ontzi horietako batean, jatekoa lurrunetan egosten duenetakoan, hiru osagaiak txikituta sartu eta ea zer ateratzen zuen egiaztatzea; zapore itxaropen urriarekin, dietan egotearen parte ezinbestekoa sakrifizioa delako, sustrai kristauko lodiengan behintzat), berehala nire ekintzari usain kontserbatzailea hartu nion eta bertan behera utzi nuen asmoa. Errezeta da bankuen eta korporazio handien mesede lan egiten duten politikariek hiritarren ekonomiaren kaltean dauden neurriak hartzeko erabiltzen duten hitz gustukoena. Mehetzeko errezetak dira beti.

Oilaskoa gehitzea otu zait. Edo arrain zuriren bat. Jaitsiko naiz berriro, ea merkatuak zer iradokitzen didan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.