Angel Erro.
JIRA

Euskozabalak

2015eko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Korrikak Euskal Herriko karrikak euskahaldun hitzarekin betetzen aritu den honetan, badirudi hizkuntzaren izpiritu positiboarekin nahikoa bat egin ez eta beste berbatzar bat asmatu beharko dugula oraindik ere, Idoia Mendiak iradokitakoaren ildotik, baina kontrara, hizkuntza eskubideak gauzatzean euskaldunok urteetan erakutsi dugun eskuzabaltasuna, PSE-EEren idazkari nagusiak erdaldunei esleitzen diena, gure aldarrikatzeko.

Nik sinesten dut erdaldunen eskuzabaltasunean. Erdaldun banakaren eskuzabaltasunean. Hainbat kasu, ez nahi beste, ikusi dudalako. Zailtasunak adore, seme-alaben izena D ereduan ematen duten gurasoen eskuzabaltasunean. Tutik ulertu gabe ere, talde handiagoan erdarara ez aldatzeko esaten dizuten edo euskara hutsezko ikuskizun batera laguntzen dizuten erdaldunen eskuzabaltasunean. Baina ez dut uste Mendia andreak erdaldun haietaz ziharduenik bere adierazpenak egiterakoan, erdaldunen multzoaz baizik, euskararen normalizaziorako urratsak oinkada moduan bizitu dituen multzo —haren ustez— nagusiaz. Hori hala dela baieztatzera datoz haren hitzak, gizarte zibilaren esfortzua eta erdaldunen eskuzabaltasun alimalekoa aipatzen dituelako. Esfortzua eta alimalekoa; gehiegizkoa ez esateagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.