HITZ BESTE

Baldin geroa (I)

Anjel Lertxundi -

2015eko maiatzak 20

Egiazko miraria euskararen iraupena da, ez jatorria, zioen Koldo Mitxelenak, eta gure oroimenean iltzatuta geratu den esaldiak eboluzioaren teoriara garamatza, Darwinen hitzetara: «Irauten duena ez da espezie fuerteena, ezta adimentsuena ere, aldaketari trebeen erantzuten diona baizik». Darwinek espezie dioen lekuan jarriko bagenu hizkuntza, horra zer ateratzen zaigun: «Irauten duena ez da hizkuntza fuerteena, [...] aldaketari trebeen erantzuten diona baizik».

Handiak dira euskarak bere historia luzean ezagutu dituen aldaketak, gerri malgua erakutsi du bizkarrezurra apurtu gabe: hizkuntza fuerte asko desagertu da bidean, baina euskara honaino iritsi da, hemen segitzen dugu. Azken aldian inoiz izan ez dituen tresnak ere eman dizkiogu euskarari, munduan gaude. Eta aurrera egin nahi dugu. Ederki. Baina, aurrera egingo duten espezieek bezala, gaurko hiztunok ere trebetasun ebolutiboa baliatzen segitu beharko dugu, baldin geroa...

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Debatea

Debatea

Kirmen Uribe

Trumpen eta Bidenen arteko lehiari begira jarri da Kirmen Uribe ere, aste honetako New Yorkeko munduak podcast-ean.

 ©Malen Amenabar Larrañaga / Txakur Gorria
Itziar-Ondarroa
Hamabostaldia Mexikon

Hamabostaldia Mexikon

Kirmen Uribe

Berezko dudan baikortasun, ezen ez xalotasun, honek traizionatu egiten nau batzuetan. Gaztetan maite nuen Emil Cioran-en ezkortasun beltza, baina orain, zer esango dizuet, nahiago dut Bertrand Russell-en inkonformismo bizizalea. Uste genuen abuztuaren bukaeran gauzak hobeto egongo zirela Covid-aren kontuarekin, Europa eta Estatu Batuen arteko mugak zabalduko zituztela eta ez genuela arazorik izango New Yorkera itzultzeko. Baina ez da izan horrela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna