Angel Erro.
JIRA

Langile

2016ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Aldarrikapen egun gutxi gelditzen zaizkigu, gaurkoa izan daiteke bakanetakoa. Jarrera orokorra dago aldarrikapena festa bihurtzekoa (ez bedi hau kritikatzat uler: gauzak salatzeak ez du zertan beti goibeltasunaren uztarpean egonik), gero festa edukiz hustu eta azkenean kontsumorako aitzakia huts bilakatzekoa. Asko dira adibide posibleak.

Gaurko egunean, amaren eguna ere ospatzen denez, hau da, onenean loreak edo liburu bat —apirilaren 23a aurreko astean izan zen—, txarrenean xurgagailua edo lisaburdina opari emateko eguna, gehienetan amak berak prestatu bazkari baten inguruan, baten bati bururatu ahal zaio langileen eguna, langileen arteko elkartasunaren eguna, pixka bat zaharkituta gelditu dela, kaleko manifestazio horiekin guztiekin, eta hobe litzatekeela, langileei onura gehiago ekarriko liekeela, ekonomia suspertuz, hots, gastua eginez, gaurkoan etxeko langileari (langilerik dagoen etxean; bestela, langile izandakoari edo, orain ez den arren, halakoa izan nahiko lukeenari) zerbait oparituko baliote, bakoitzaren lanerako tresnaren bat (bi xurgagailu edo lisaburdina amen kasuan), paperean ederki bildua,«langilearen egun zoriontsua!» opatzearekin batera. Ez egin irri. Ongi dakizue iritsikodela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.