Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Adanismoarena

2016ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Gogoan geratu zaizkigu Patxi Lopezek Lehendakaria zen garaian egiten zituen kritika literario zorrotz haien perla batzuk. Gogoan geratu zaigu, halaber, Cristobal Montorok, di-da, Espainiako zinemagintzaren kalitate kaskarra egiaztatu zuenekoa. Pablo Iglesiasek hartu die txanda: esan berri du Buñuelek galdu duela zeukan balioa, galdua duela probokaziorako indarra gaurko gizarte sekularizatuan. Koskobiloak behar dira garunean, horrela, kolpe batean, kulturaren zentzu sakonena —noranahikoa eta noiznahitarakoa izatearena— abolitzeko. Bide beretik, esan dezake —hartarainoko ausardiarik balu— Marxek ez duela akuilu izateko punttarik gizarte kontsumista batean, materialismo dialektikoak ez duela zereginik gizarte gero eta materialistagoan. Eta Iglesias, kontent, bere baitako usteak bere adanismoaren handia duelarik ispilu: «Ni naiz gaurko burgesiaren xarma diskretuak (Buñuelek disekzionatu zuen hark) behar duen profeta».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.