Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Martxoko idusak

Publizitatea

Iritzia

HITZ BESTE

Martxoko idusak

 

2017-03-18 / Anjel Lertxundi

Guarda hadi martxoko Idusetatik!, abisatu zion aztiak Julio Zesarri. Enperadoreak ez zion, ordea, kasu zipitzik egin, eta handik laster, Brutusek, Zesarraren kuttunak, aiztokada batez akabatu zuen. Martxo betean harrapatu du Rajoy bere bizitza parlamentario luzeko lehen porrotak. Kolpe latza izan da, minbera, etorkizun politikoa markatuko diona, eta aise imajina daiteke Brutus bat baino gehiago Rajoyren inguruan, nork bere aiztoa ondo zorroztuta daukala herenegungo porrotaren lehenengo faktura politikoak nori pagaraziko. Hauteskundeen aurrerapena iragartzen ari da aditu asko. Popularrek Rajoy izango duten buru? Bixi-bixia dator panorama.

EAJ sasoi txarrean —martxoko Idusetan!— arrimatu da PPren karelera, herenegun Madrilen gertatuak kili-kolo utzi die hurbilketaren komenientzia. Eta martxoko Idusetan ez bada biharamunekoetan, alderdi guztietan beti agertzen da Brutus-en bat disidentziaren aiztoa hortz artean duela.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak