Angel Erro.
JIRA

Alabak

2017ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Berez, hotz pentsatuta, aitzakia ona litzateke matxismoari uko egiteko, haren mekanismo isilenak agerian uzteko, alabak edukitzearena, baina gehien-gehienetan matxismo akusazioaren aurrean erabilitako desenkusa baino ez da izaten. Nola izanen naiz, ba, ni matxista, alabak ditut eta? Edo, alabaz gain edo alabarik ezean, biziki maite dudan ama bat, nitaz eginahalean arduratu dena, edo biziki maite dudan (elkar biziki maite dugun) emazte batekin ezkonduta edo ohaidetuta banago?, ohartzeke, logika hari jarraiki, babesteko arraza litzatekeela matxistena, desagertzeko zorian, andrezko ondorengorik ez izateaz gain, gizonek soilik kudeatutako tornuko umeen etxe batean, ama ezagutu gabe, abandonatuak izan eta hortik aurrera ere beren bizitzetan muntako emakumerik ezagutu gabeak. Bada, halere, ezin konta ahala aldiz entzun behar izaten dira horrelakoak. Nola izanen naiz, ba, ni matxista...? Galdera erretorikoak bere baitan darama erantzuna, matxista izateko aukera emakumeekin izandako harremanaren arabera oinarritzean, nondik eratorriko balitz arkeria emakumeen gabezia edo haiekiko esperientzia txarraren ondorioa dela.

Batzuek alabak izateaz aparte, amatxi euskalduna ere izan zuten. Nola izanen dira, ba, beraiek...?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.