Angel Erro.
JIRA

Sintoma

2017ko irailaren 22a
00:00
Entzun
XXI. mende hasierako espainiar demokraziaren osasuna aztertzeko, Kataluniaren banakuntza saihestu nahian egindako askatasunen urraketa goranzkoen katalogorik gabe, aldi berean gertatutako kasu txikiago batera ere jo daiteke, tenperatura neurtzeko berdin balio baitu eta berdin baita esanguratsua: Erdoganek estraditatzeko eskatu dituen bi disidente turkiar, biak Europan erbesteratuak, biak kazetariak, biak egin dituzten salaketengatik Turkiako gobernuak terroristak-edo direlakoan jazarriak, atxilo mantentzen ditu Rajoyren gobernuak (haietako bat zuzenean kartzelan; bestea, baldintzapeko askatasunean). Europak du begira. Seguruenik bere burua lasaituko du esanez legeak esandakoa betetzen ari dela bere artean esanda eta ez-ulertuarena eginda bestela jokatzeko deiei. Demokrazia formalaren miresle da Rajoy jabetzaren erregistratzailea, politikara deus alda ez dadin sartzen direnetarikoa. Nork sinetsaraziko dio Interpolen estradizio agindu bat betetzean de facto ekintza antidemokratiko bat babesten ari dela? Autoritarismoan (legalista beti) goxoago dago. Izaeran darama.

Seguruenik espero du berez konpontzea Espainiaren funtsa agerian uzten duen arazoa. Bi atxilotuak Kataluniara eramatea bururatu zaiola sinetsita nago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.