HITZ BESTE
Beti eskean
Puri-purian daude literatur tertuliak, furiada politean idazle eskolak. Eskaera batekin natorkie: ikusita gutunaren genero betikoa desagertzen ari dela mezularitza-modu berrien eraginez, ikasleek gutun klasikoetako tonu pausatua eta intimoa landu behar lukete: ez dago genero hoberik aitorpenak egiteko, sentimendu minenak deklaratzeko.
Izango da esango duenik nostalgiko jarri naizela, gutunaren generoak aspaldi galdu zuela gaurkotasuna. Besterik dio Andoni Ortuzarren testu-azterketa batek: EH Bilduk jeltzaleei bidali berri dien eskutitzak «Olentzerori idatzitakoa» ematen omen du, «beti eskean dabilen ume baten gutuna». Generoa berreskuratuko bagenu, egon segur ondo letorkiekeela agintari abertzaleei ere izkin egiteko beren arteko harreman arriskutsuei. Eta, bide batez, ea behingoagatik ikasten duten: Olentzero ere krisian baitago, aukeran nahiago ditu beren konfidentzia sentimentalak eskariak baino.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.