Angel Erro.
JIRA

Bertsomania

2014ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Ikasle atzarri batek (ezjakintasuna estaltzeko modurik hoberena, nahiz eta ez beti eraginkorra, asmamena zorroztea dela behintzat ikasia baitu) matematikako etsamina baten aurrean, zer erantzun jakin ez eta bertso bat paratu zuen, matematikak niri orain huts egiten ez badit, bederatzi puntuko bertso bat, hain zuzen, lerro amaieretan bederatzi aldiz agertzen baita ez errima eta, aldi berean, irakaslearen onespenaren iragarpen subkontzientea.

Egoera azaldu dut, baina ziurrenik ez dago haren berri ez daukan irakurlerik. Ekintza erakusten duen argazkia gutxienez bi aldiz bidali didate, erdaldunak ere badauden eta —ikerketa soziolinguistiko guztiek salatzen duten modura— beti erdaraz jarduten dugun Whatsappeko taldeetara. Hortik heldu ez balitzait ere, izanen nuke pasadizoaren berri: Kike Amonarrizek Twitterren jarri zuen eta 1.058 birtxio edo retweet izan du: euskaldun tuiterlari aktiboen bosten batek zabaldu du.

Honetaz oroitu naiz euskarazko tesiak txiokatzeko lehiaketan bigarren gelditu den sailkideak bertsotan egin duela jakin dudanean. Argi daukat batak ez duela bestearekin zerikusirik; halere, nik meta-gauzak gogoko ditut eta fenomeno hau azalduko lukeen tesia eskertuko nuke, bertsotan bada/batez ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.