Angel Erro.
JIRA

Ziritza

2015eko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Ziritza, euskarazko deituran, Ciriza, gaztelaniazkoan, beraz ohikoagoa da izena azken molde honetan ahoskatzen entzutea Iruñerrian. Nik Ziritzako lagun bat dut. Haren neska-laguna Kordobakoa da eta ez nuke asmatuko zer txistukarirekin izendatzen duen adopziozko bere herria. Ni bertan behin egon naiz. Bailarako festak ziren. Ongi gogoan dut gau hura. Aukera txikienean kontatzen dudan epifania moduko bat izan nuen, pilotari ezagun batek bere ondora deitu zidanean.

Egunotan askotan gogoratzen naiz Ziritzaz (ahoskatu nahiago bezala). Harrizko bideak. Lagunaren igerilekua. Mendiaren itzala.

Gogoan dut Jordi Evolek aurkezten duen Salvados programan behin atera zela Ziritza, bertako alkate ohiak kontatu egiten zuen Elizak bere izenean inskribatutako ondasun higiezinak herriaren eskura itzul zitezen egindako lan ia titanikoa. Elizak eskola eta are maistraren etxea ere, inorekin hitz egin gabe, bere izenean erregistratua zituen.

Esan bezala, egunotan maiz gogoratzen naiz Ziritza herriaz. Eta, bere harrizko bideekin edo pilotariaren zerarekin batera, ez zait ahazten Ziritza izan zela gogoan dudan azken lurrikararen epizentroa, 2013an zeresan asko eman zuena. Ez dakit zergatik kontatzen dizuedan gaur hau guztia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.